ASTO AZIENDA ARRAZAK
DESKRIBAPENA
|
| Etxe-astoa
(Equus asinus asinus) da gure Herrian industriaren garapena eta nekazaritzako lanen
makanizazioarengatik atzerakadarik handiena jasan duenetxe-aberea. Bizkaiko Enkarterrietan
eta inguruko lurretan, esaterako Arabako ipar ekialdean du jatorria animalia honek. Duela
bosturteko gutxi arte kantauri itsasertzeko baserrietako nekazaritza lanetarako erabiltzen
zen. Baina lan hauek mekanizatu egin dira eta horrek, astoak ia desagertzea ekarri du.
Gaur egun, nekazaritzako zenbait lantxotan erabiltzen dira laguntza modura, adibidez
belarra eta egurra baserrietara eramateko, baina, zenbaitetan, lehengo euskal baserrien
irudiaren oroigarri gisa geratu dira. Garaiera txikiko astoak dira (bizkar-gurutzean ez dira 120. zm. baino altuagoak izaten), proportzionatuak eta orekatuak ere badira. Azaleraren kolorea gaztain-kolorekoa eta beltza izan ohi da, eta zenbaitetan marra iluna edukitzen dute eskalpula eta besapetan. Kolorearen degradazioak dauzkate muturraren inguruan, begien inguruan, besapetan, sabelean eta azpizurietan. Belarri txikiak dauzkate eta ahoa, zuria. Apatxak, txikiak dira. Badago asmorik espezie honekin erretserbaren bat egiteko Bizkaiko Gordexola udalerrian. 1996az geroztik lan horretan dihardu ADEBUENek (Enkarterriko Astoaren Defentsarako Elkartea). Arraza honek sekulako garrantzia eduki du bai baserrietako nekazaritzako lanetan eta bai Euskal Herriko artzantzan ere. |
Artaldeak udako larreetatik negukoetara eta alderantziz eramateko egiten ziren ibilaldietan garrantzi handia zuen astoak. Beste alde batetik, artzainaren artzain-mutilaren "ibilgailu" ere bazen udako larreetatik baserrietara jetzitako esnea eraman behar zuenean. Ohitura hau, Latxa ardiak Euskal Artzain Txakurrez eta Enkarterrietako Astoez lagunduta Anbotoko udako larreetara eramatekoa, alegia, urtero errepikatzen dute San Juan inguruan Bizkaiko Atxondo herrian. Txikiak, indartsuak eta izaera berezikoak direlako munduko hainbat lekutatik eskatu izan dituzte mendeetan zehar. XV. mendean, Fray Juan de Zumarraga durangarrak, Mexikoko Artzapezpiku zenak, astoa aukeratu zuen Bizkaian ezagutu zituen etxe-abere guztietatik. Indiareek zama handiak eraman beharrik eduki ez zezaten eskatu zituen astoak. Frantziako Hego mendebaldean bada Pirinioetako Astoa izenaeko arraza. Ez dago ofizialki onartuta et Enkarterriko Astoarekin gurutzatu dute sarritan. |