ZALDI AZIENDA ARRAZAK


10
. ARABAKO MENDIKO ZALDIA

Ofizialak ez diren beste izen batzuk: Herriko Zaldia, Mendiko Behorra.
Non dagoen hedatuta: Arabako Mendialdean eta Entzia, Gibijo, Salbada, Badaia eta Gorbeian Mendizerretan (Araba).
Errolda: 600 (emeak eta arrak).
Zein egoeratatn dagoen: ARRISKUAN.
Zein azokatan ikus daitekeen: Zigoitia eta Mendialdeko Zaldi Egunetan eta Agurainen (Araba) urriko ganadu azoka-erakusketan. Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren larunbatean burutzen den Euskal HerrikoArrazen Erakusketan.

 

DESKRIBAPENA

 

    Neurri txikiko zaldiak dira honakoak, baina indartsuak, erresistenteak eta oso landatarrak. Arabako mendialdean sarri ikus daitezke, oso egokiak baitira bertarako, 1.000 metroko altitudea ingurukoa baita alderdi hori, oso orografia malkartsukoa eta eguraldi latza egiten du zenbaitetan. 8-9 hilabetetan bizi izaten dira inguru horretan, eta bertan hazten dituzte astakumeak, zenbaitetan ur gutxi dagoen tokietan edo otsoak eraso egiten duen lurraldeetan.
    Baldintza gogor horietan bizi behar izatearen ondorioz halako fisonomia egokitu zaie, animalia eumetrikoak, lerrogutxikoak, zertxobait hankamotzak, apatx gogorrekoak eta lerro zuzeneko profila duten burukoak direlarik. Gizakiak izan du eraginik halako ezaugarriak lortzerakoan, hazitarako arrak aukeratu izan baititu arraza horri bular zabalak eta zerra borobildu eta pixka bat eroriak emateko. Azalera gaztain-kolorekoa da gehien bat, eta oso sarriak dira kanela-kolorekoak eta zuri-beltzak. 500 Kg. ingurukoak izan ohi dira eta 1,40 m.ko altuera ingurukoak.
Arabako Mendiko zaldi azienda arrazako Alavés         Arabako Mendiko zaldi azienda
         arrazako arra

    Gaur egun, arraza honetako abeltzainen elkartea ari da arraza horri buruzko ikerketa deskriptiboa burutzen, hurbileko arrazekin (Pottoka eta Hispanar- Britaniarra) dituen korrelazioak aztertuz. Elkarte hau, 1985az geroztik, errendimenduen kontrola egiten ari da, ugalkortasunari buruzko datuak, edoskialdiari buruzko datuak eta produktuen eguneroko batazbesteko irabaziei buruzko datuak bilduz, hartara arrazaren hobekuntza genetikoa lortu ahal izateko.