ARDI AZIENDA ARRAZAK
DESKRIBAPENA
|
| Ardi hauei
buruzko testigantzarik zaharrena 1872ko grabatu bat da. Espainiako Ilustrazioak argitaratu
zuen Santanderren urte hartan bertan Ganadu Lehiaketa bat izan zela eta. Oso ardi bikainak
dira esnetarako, eta horien esnea eta Latxa arrazako ardien esnea baino ez da onartzen
Idiazabal Jatorrizko Izendapena duten gaztak egiteko. Bataz beste, 150 egunetan 160-170
litro eman ohi du ardi bakoitzak. Latxa arrazako ardia baino zertxobait handiagoa da (karrantzar arrek bataz beste 76 zm.ko garaiera daukate). Ertain-handiak dira, profil ganbil edo, ultraganbilekoak, proportzio longilineokoak, ile luzekoak eta moņa gabekoak. Lepo aldeko aurreko ertzeko goiko aldean ez daukate adatsik. Nahiz eta sexu biek eduki ditzaketen adarrak, ez da beti hala gertatzen. Adargabeko eme gehiago dago ar baino. Aharien adarrak oso handiak izan ohi dira, espiral ireki itxurakoak. Belarri handi eta eroriak dauzkate, Latxa arrazakoek ez bezala, horienak ertainak eta horizontalak izaten baitira. Arrek 90 Kg. inguru daukate eta emeek 65 Kg. Bi barietate daude: Mutur Beltza, desagertzear dagoena 5 artalde baino ez baitaude, guztira 250 buru, eta Mutur Zuria. Gehienetan 15 eta 18 hilabete bitartean daukatenean estaltzen dituzte estrainekoz eta erditzeak urria eta martxoa bitartean izan ohi dira. |
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak ganaduaren saneamendurako egindako kanpainak direla eta 1991an egin zuten erroldan 11.000 buru zeuden. Arraza honen hazleak ACOL elkartean daude. Sarri askotan nahasten da arraza hau iparraldean ugaria den Euskal-Biarnokoarekin (Basco-Bearnaise edo Basqueise). Animalia landatarrak dira, neurri handikoak, bizkar-gurutzean 75 zm.ko garaiera baitaukate. Buru zurikoak dira eta adar oso garatutakoak. Profil ganbil edo ultraganbilekoak dira. Esne asko eman ohi dute (90-120 l.). Bataz beste, arrek 80-90 Kg. izan ohi dute eta emeek, 55-65 Kg. Gutxi gora behera 80.000 buru daude. 142 egun irauten du jetzialdiak. Hanka luzekoak dira, egiten dituzten bidaia luzeetan ondo egokitzen diren hankak, alegia. |