TXERRI AZIENDA ARRAZAK
DESKRIBAPENA
|
| Leinu
Keltiarraren jatorrikoa izan zen Sus scrofa ferus espezie erdibasatiaren ondorengoa da
espezie hau ordezkatzen zuen Sus vitatusa. Arabako lurradean du jatorria eta oso hedatuta
egon ziren EAEn, NFKan, Errioxan eta Burgosen zehar. Suido eumetrikoak ziren,
subhipermetrikoak izateko joera zutelarik. Buruaren profil ahur edo ultraahurra zuten,
muturmotzak eta proportzio azpilongilineokoak zirelarik. Burumotzak eta bekoki zabal eta
zuzenekoak ziren. Azalaren kolorea zuri-arrosa kolorekoa zen, uniformea. Bizkar-gurutzean
90 zm.ko altuera zuten eta luzeran zeukaten diametroa 95 zm.koa zen. Buru motzak,
haragitsuak eta zuzenak zituzten, ia ilerik gabekoak. Zeuzkaten zurda apurrak finak eta
zuriak ziren. Belarriak, oso handiak ziren eta aurreraka tolestuak zeuden. Buztan
kiribildutakoak ziren. Pisuari dagokionez, helduak zirenean 300 Kg. izatera ere hel
zitezkeen. Azkar garatzen ziren eta gihar asko ematen zuten. Landatarrak ziren oso, eta
baita oso ugalkorrak ere. Urdai asko eta ona ematen zuten eta horregatik eskatzen zituzten
hainbeste. Gerratearen garaian oso garrantzitsua zen urdaia eta horregatik eskatzen
zituzten hain zuzen ere. Industriaren garapena etorri zenean eta euskaldunek elikatzeko
ohiturak aldatu zituztenean baztertu egin zen bertako txerria eta gihar gehiagoko beste
espezie batzuk kendu zioten lekua. 1850-1960 urteen artean izan zuen garairik onena, urte horietan eskatzen baitzituzten Arabako azoketan espezie honetako txerriak. Erroldarik handiena 1955ean eman zen, arraza honetako 86.000 ugaltzaile zenbatu baitituzten urte horretan. Arraza hau genetikoki hobetu nahian, Frantziatik ekarritako apotekin gurutzatu zituzten, Kraoniar eta Yorkshire arrazako apoteekin, alegia. |
Azken bolada honetan Euskal Txerria arrazako txerrikiak ari dira eskatzen.Euskal Txerria iparraldekoa da eta Pierres Oteizak berreskuratu du Alduden duen haztegian. Arraza honen jatorria ere Keltiar leinukoa da eta ahaide ditu desagertuta dauden Gasteizko muturmotza eta Baztango txerria. Euskal Txerria azalera beltza eta zurikoa da. Burua eta belarriak handiak eta eroriak ditu. Bizkarraldea arku itxurakoa du, zerra estu eta beheranzkoa duelarik. Arraza landatarra da, artzantzan ondo egokitzen dena eta berandu garatzen dena. Erroldan 138.000 ugaltzaile zeuden 1929an eta 1982an 50 baino ez zeuden. Garai horretan ekin zioten arraza hau berreskuratzeari. Bizkar-gurutzean 75. zm. dauka eta luzerako diametroa 140 zm.koa da. Bazen ezegonkor zen barietate bat ere, Baztandar arraza, alegia. Nafarroako iparraldekoa zen baina gaur egun desagertuta dago. Oso belarri handiak zituzten arraza honetako txerriak eta azalera arrosa kolorekoa zuten. Bizkarraldea konkortua zuten. Keltiar leinutik eratorritakoa zen honako hau ere. Azalera zuria zuen, oso zurdatsua. Oso landatarrak ziren eta erabat aske bizi ziren Baztango haranean. Profil ahurra zuten, eumetrikoak eta longilineoak zirelarik. |