| SARRERA |
|
XXI.
mendearen atarian gauden honetan naturaren halako bitxiak ikusi ahalizateko ezinbestekoak
izan dira bai lurraldearen beraren orografia eta baieuskal abeltzainen etengabeko
ahalegina eta buru-estimua ere, abeltzainhoriek jakin baitute gure arbasoek utzitako
ondare kulturala gorde ahalizateko bertako arrazak mantendu egin behar zirela. Eskuartean daukazun eskuliburu honetan bertakoak
diren euskal arrazak etainguruko erkidegoetakoak izanik herrialde honetan garrantzia eduki
dutenarrazak deskribatzen saiatu gara. Espezieka sailkatu dugu eskuliburua,lehenengo eta
behin hausnarkariak eta ondoren monogastrikoak deskribatuditugularik. Talde bakoitzean
jarraitu dugun ordena, lehenengo, neurriarenaraberakoa izan da eta, ostean, alfabetikoki
antolatutakoa izan da. Arrazenazalpenarekin batera beste zenbait datu eman dugu, hala nola
arraza horienizen zuzenak eta zuzenak ez direnak, azken errolda, jatorria, zein
azokatanikus daitezkeen,... Aldi berean, arraza bakoitzeko argazkiak ere gaineratu ditugu,
identifikatzeko lana errazagoa suerta dadin. Animalien arraza bat zer den zehazterakoan badira
hainbat definizio, eta horietatik bat nahiko egokitzen zaio errealitateari. Fernando
Orozcok eman zuen definizio hori 1.985ean: "inork ezin dio animalia talde baterako
sarbidea duen abeltzain, teknikari edo beste inori populazio zehatz bat arrazatzat jotzea.
Horretarako, zehatzak, objektiboak, uniformeak eta beste populazioenak ez bestelakoak
diren ezaugarriak hartzen baditu oinarritzat, arraza berri batez hitz egin dezake hala
nahi badu. Azken batez, arraza dazehatzak eta oso exijenteak diren zenbait ezaugarrirekin
bat etortzea, esaterako, kolorea, mota, itxura, gorputz-atalen neurriak, eta abarrekin bat
etortzea. Eta arraza horrela zehaztuta baldin badago ezin zaio eragozpenik jarri. Arraza,
hala nahi edo ez, gizakiak egin du, nahiz eta inguruak esku izan duen arraza horren
hautaketa naturalean". Arraza desagertzeko dagoen arriskua zehazterakoan
F.A.O.-k ezarritako irizpideak hartu ditugu kontutan. Horien arabera lau kategoria ezar
daitezke: desagertua, kritikoa (emeak 100 baino gutxiago edo arrak 5 edo
5 baino gutxiago direnetan), arriskuan, (emeak 100 eta 1000 artean edo
arrak 5 eta 20 artean direnetan) eta arriskutik kanpo daudenak, emeak 100
baino gehiago eta arrak 20 baino gehiago direnetan. Nahiko genuke lan honek lagun diezazuen gure kultura eta ondarea ezagutzen eta herri honetako biztanleak sentsibilizatu nahiko genituzke gure arbasoek utzi ziguten ondarea ezagutu eta errespeta dezaten eta gal ez dadin lagun dezaten. |