ARDI AZIENDA ARRAZAK 7. LATXA MUTUR BELTZA ETA
MUTUR ZURIA DESKRIBAPENA
|
| Ardi hauei
"latxa" izena eman zitzaien, dirudienez, daukaten ilea oso latza baita.
Aintzinakoak dira oso eta gaur egun oraindik ere kontserbatzearen arrazoia honako hau da:
urtetetan eta urtetan debekatuta egon zen beste edozelako arrazarik inportatzea. Erabat
egokituta dago aspalditik bertako ingurunean. Oso esne-emale onak dira eta esne horrekin
egiten da Idiazabal Jatorrizko Izendapena duen gazta. Neurriz, ertain-txikiak dira, adardunak, moņadunak eta oso bitxia den adats luzea daukate. Buruaren profila zuzena edo azpiganbila izan ohi da. Belarriak neurri ertainekoak dira, higikorrak eta horizontalak. Ondo zuzendutako hankak dauzkate, meheak eta iharrak. Ugatz puztukoak dira, garatuak, ilerik gabeko azal finekoak eta diti-punta simetrikokoak. Bi barietate daude: Mutur Beltza (LMB) eta Mutur Zuria (LMZ). Ezaugarri morfologikoei dagokienez antzekoak dira eta funtzioei begiratuz gero berdinak dira. Mutur Zuriaren azala eta muki-zuntzak pigmenturik gabekoak izan ohi dira. LMB haundiaoga da; LMB barietateko arrek, bataz beste 74,5 zm.ko altuera dute. LMZkoek aldiz 64,9 zm.ko bataz besteko altuera dute. Ahariek adarrak dauzkate beti. Ardien artean LMBkoek besteak baino gehiagotan dauzkate adarrak. Araba, |
Bizkaia eta Gipuzkoak Foru Aldundietako Nekazaritza Sailek ganaduaren saneamendua egindako kanpainak direla 1991n egindako erroldaren arabera 222.000 buru zeuden. Esnealdiaren iraupena (erditzetik lehortu arte) 140 egunekoa da LMBaren kasuan eta 155 egunekoa LMZren kasuan. Eguneko ia litro bat ematen dute. Latxa ardien hazleen hiru elkarte daude: ACOL (Bizkaian), AGORALA (Araban) eta ELE (Gipuzkoan). Esnea kontrolatzea, programa sanitarioak egitea eta abereak aukeratzea da burutzen duten lana. Elkarte hauek lankidetza hitzarmenak dauzkate Eusko Jaurlaritzakoeta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Nekazaritza Sailekin. |