HEGAZTI ARRAZAK


17. EUSKAL OILOA BELTZA, GORRIA, MARRADUNA ETA
      ZILARRA

Zuzenak ez diren beste izen batzuk: Eusko Oiloa.
Non dagoen hedatuta: Euskal Autonomi Erkidego osoan (EAE).
Errolda: 557 (emeak eta arrak).
Zein egoeratan dagoen: KRITIKOA.
Zein azokatan ikus daitekeen: Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren larunbatean burutzen den Euskal Herriko Arrazen Erakusketan, Ordizian (Gipuzkoa) iraileko bigarren asteazkenean, Urretxu-Zumarragan, Santa Luzi Azokan, abenduaren 13an eta Donostian (Gipuzkoa) abenduaren 21eko Santo Tomas azokan.

DESKRIBAPENA

 

    1975ean hasi zen Euskal Oiloa hegaztien arraza sortzeko ikerketa lana. Lan hori, Nazioko Ikerketetarako Institutoko Genetika Sailak (INIA) hasi zuen. Ikerketa honen osagarri izan zen 1984an Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailaren menpekoa den Fraisoro Nekazaritza Eskolako (Gipuzkoa) Ikerketa Sailean hasi zuten Arraza Aukeratzeko eta Hobetzeko Plana. Larogeita hamargarren hamarkadaren hasieran, behin lau barietateak zeintzuk ziren zehaztu ondoren, bukatutzat eman zuten Hobekuntza Genetikorako Plan hori.
    Bi erabilera, arrautzak erruteko eta haragitarako, duten hegaztiak dira honako hauek. Atlantikoko oiloen ezaugarriak dauzkate, mediterraneoko oiloengandik desberdinak direlarikarik. Pisu ertainekoak dira (arrak 3,6 Kg. ingurukoak eta emeak 2,5 Kg. ingurukoak). Kolore iluneko arrautzak erruten dituzte, belarritxo gorriak dauzkate eta hankak, horiak. Homogeneoki daude banatuta euskal baserrietan Lau barietate dago, denak ere berdin daudela osatuta oinarrizko morfologiari dagokionez: Beltza (beltza eta islada berdeak dituelarik), Gorria, Marraduna (marra gorriduna) eta Zilarra (zilar kolore edo uso kolorearen antzekoa). Bada bosgarren talde bat ere, ez da, ordea, barietate. Lepasoilak dira. Ez daukate lumarik lepo aldean, gen desberdin bat daukate eta. Produkzioko datuei dagokienez, 209 eta 220 arrautza erruten dituzte urte bakoitzeko, arrautzen batazbesteko pisua 60-65 gr.koa delarik.
Euskal Oiloa. v Beltza Euskal Oiloa. v Gorria
Euskal Oiloa. v Beltza. Euskal Oiloa. v Gorria.

Oilaskoak bi kilokoakizatera ere heltzen dira 14-16 aste betetzen dituztenean. Oilarrak 4 Kg.koak ere izan daitezke eta kapoiak zertxobait gehiago ere pisatzen dute.
    Gaur egun bada elkarte bat arraza honetako hazleak biltzen dituena. Euskal Oilozaleen Elkartea (EOE) du izena. 96 / 04 / 28an egindako erroldaren arabera, EOEko bazkideen artean lau barietateetako 557 hegazti heldu zeukaten.

BESTE ZENBAIT HEGAZTI ARRAZA

Laudiotarra edo Arabako ilehoria eta arraza Baskongadoa desagertutzat jotzen dira. Duela hamarkada batzuk sarri aipatzen zen abeltzainen artean eta zooteknia txostenetan Tolosako Antzara, baina Tolosakoa baino Toulousekoa zen hura. Herri bi horien izenak antzekoak zirenez, askok frantsesaren itzulpena zela uste zuten Tolosa aipatzen zenean baina bi herriren izenak dira.