ARDI AZIENDA ARRAZAK
DESKRIBAPENA
|
| Etimologiari
bagagozkio, euskal hitza dela esan beharko dugu. Sasia, batetik, eta ardia, bestetik, dira
izen horren osagaiak, sasi artean bizi baitira. Alde horretatik begiratuta, erdi basatiak
diren animaliak dira honako hauek eta ez dute taldetan biltzeko joera handiegirik. Hiruki
itxurako burua duten ardiak dira honakoak, belarri tente eta txikikoak, profil zuzenekoak,
begihandiak eta espresio handikoak. Bular aldean ez daukate adatsik, hanka finak dituzte,
adardunak edo adargabeak izan daitezke eta ez dute talderako joerarik erakusten. Ez dira jezten, arkumeak hazteko behar baitute esnea. Urtarrilaren erdialdera erditzen dira. Amatasun ona erakusten dute eta erditze onak izaten dituzte. Apirilaren hasiera aldean basora eramaten dituzte ardiak eta han egon ohi dira modu estentsiboan azaroa arte, orduan biltzen baitituzte baserriko ingurunean. |
EAEn gero eta gutxiago ikusten da NFKkoa den Nafar Rasa haragitarako arraza. Entrefinoak diren ardien taldekoak dira, profil azpiganbilekoak, eumetrikoak eta lerroerdikoak. Adats zurikoak eta adarrik gabekoak izan ohi dira. Zenbait idazleren ustez, izan zen arraza honen barietate bat Erronkarikoa izenekoa baina gaur egun desagertutzat jotzen dena, alegia. |