BEHI AZIENDA ARRAZAK
DESKRIBAPENA
|
| Bi
barietate daude: Gorbeialdeko Terreņoa edo Gorbeiarra eta Salbada Mendizerrako edo
Haitzeko terreņoa. Txikiak eta landatarrak dira. Gehien bat nekazaritzarako erabili izan
ohi dira eta aipagarria da arraza honetako idien lan bikaina. Beste alde batetik, horren
landatarrak izanik, amatasun handikoak dira. Arabako Foru Aldundiak, 1988an, arraza hau
gordetzeko plan bati ekin zion. Gauza bera egin du Bizkaiko Foru Aldundiak 1996an, duela
gutxi sortu den abeltzainen elkartearekin batera. Azken hamarkada hauetan dexente murriztu
da animalia hauen populazioa, mendiko larretan beste arraza batzuetako arrekin gurutzatu
baitira. Abeltzain batzuek arraza hau gordetzeko erakutsi duten gogoari esker, arbasoek
utzi ziguten ondare hau mantentzeko interesa berpiztu da. Ez da hamarkada asko,
zikiratutako zekor terreņoak euskal herri-kirol diren idi-probetan erabiltzen ziren.
1996an Bizkaian egin zen azken erroldaren arabera, Bizkaian arraza garbiko 122 eme daude eta 150 dira gurutzatutakoak. Erabil daitezkeen arrak 4 dira. Terreņa arrazaren hedapenari dagokionez, Gorbeiako barietatea Gorbeialdeko Parke Naturaleko herrietan eta Araba eta Bizkaiko inguru horretako herrietan dago banatuta; Salbada Mendizerrako Terreņak Arabako ipar ekialdean daude. |
arrazako emea Oro har, landatarrak, gogorrak eta armonikoak izan ohi dira. Azalera gaztain-kolorekoa edukitzen dute, zenbait tonalitatetan, eta baita hur-kolorekoa ere. Muki-zuntzak, berriz, beltzak edo arbel-kolorekoak izan ohi dituzte. Nekez izaten dira 142 zm. baino garaiera handiagokoak. Adar finak dauzkate, zuriak, mutur beltzekoak. Emeek krema koloreko erroak dauzkate, ilez estalitakoak. Bada arraza honetako elkarte bat Bizkaian, BITEBEL (Bizkaiko Terreņa eta Betizu Elkartea) izenekoa, 1996an sortua. Elkartean 18 abeltzain daude, 122 arraza garbiko terreņa dituztelarik. Gai kriogenikoen kontserbazioari dagokionez, badaude Aberekin, S.A. enpresan 11 zezenen 6.689 hazi-dosi eta 60 izoztutako enbrioi gordeta. |