TXAKUR
ARRAZAK
Zuzenak ez diren izenak: Euskal artzainen
txakurra, Ardi txakurra eta Artzai zakurra. DESKRIBAPENA
|
| Euskal
artzainek erabiltzen zituzten batez ere artaldeak gidatzeko baina baita behi taldeak,
zaldi taldeak eta ahuntz taldeak gidatzeko ere. Baserriak eta artaldeak zaintzeko ere
erabili ohi dira. Bi dira ofizialki onetsita dauden barietateak: Iletsua,
Euskadi osoan zehar hedatuta dagoena. Azalera zuria eta lehoi-kolorekoa du eta arrek
batazbeste 53,87 zm. neurtzen dute bizkar-gurutzean, Beste barietatearekin alderatuz gero,
ile luzeagoa dute bizkarraldean eta aurreko hanketan. Bularra ere zabalagoa dute, buru
handiagoa ere bai eta belarriak beti erorita dauzkate. Gorbeiako
barietatea Gorbeialdeko Parke Naturalaren (Bizkaiko hegoaldea eta Arabako iparraldea)
inguruko herrietan zehar dago batik bat. Gorria da, suaren kolorearen antzekoa eta arrek
54,23 zm.ko garaiera dute bizkar-gurutzean. Beste barietatearekin alderatuz gero honakoak
dira desberdintasunik nabarmenenak: buru, aurpegi eta sabelaldeko ile luzeagoak dauzkate.
Begian luzamendutxoa daukate eta aurpegian bost orin. Bi barietateak ere pisu
eumetrikokoak dira. Bada arraza honen adiskideen klub ofiziala, Euskal Artzain Txakurraren Elkartea izenekoa, Anboto azpiko Axpe-Atxondoko (Bizkaia) Aitz-azpi elkartean 1994ko apirilaren 23an sortua. Urte horretan bertan ere hasi ziren arraza horri buruzko Busturiko monografikoak ere. Jardunaldi horietako saririk garrantzitsuenak bi kaiku dira, |
Reyes Korkostegi eta Jose Mari Leturiaren izenak daramatzatenak. Horiek izan ziren Oñatiko (Gipuzkoa) artzain txakurren txapelketaren sortzaile eta hori dela eta eskerrak emateko emanzitzaizkien kaikuei euren izenak Monografiko horretan, beste alde batetik, Txakur Gaitasun Agiriak (CAC) banatzen dituzte eta bertan errejistratzen dituzte Hasierako Errejistroan (R.I.) beste txakur batzuk. Euskal Herriko Txapelketa ospatzen da bertan. Badago artzantzan asko erabiltzen den beste arraza bat, nahiz eta gure erkidegoan ez dagoen horrenbeste. Pirinioetako Artzain Txikiari edo Petit Beger des Pyrénéesi buruz ari gara. Iparralde eta Akitaniako inguru batzuetakoa da jatorriz. Txakur gidariak dira. Landetako Labrita ere badainguru horretan eta saiatu dira tipifikatzen baina alperrik izan da ez baitaukate morfologiaren aldetiko berezko berezitasunik aldameneko beste zenbait arrazarekin alderatuz gero. |