TXAKUR ARRAZAK


14.
ENKARTERRIETAKO BILLANOA

Zuzenak ez diren izenak:
Alanoa, Muturmotza eta Mezo.
Non dagoen hedatuta: Enkarterrietan (Bizkaia).
Errolda: 60 (emeak eta arrak).
Zein egoeratan dagoen: KRITIKOA.
Zein azokatan ikus daitekeen: S. Jose azoka Gueñesen (Bizkaia) martxoan eta Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren larunbatean burutzen den Euskal Herriko Arrazen Erakusketan

DESKRIBAPENA

 

    EAEko mendebaldeko txakur harrapakariak dira: Enkarterrikoak eta Bizkaitik hurbil dauden Kantabria, Burgos eta Arabako lurraldeetakoak. Aspaldidanik erabili izan dituzte behi Montxinoekin ziharduten abeltzainek, basatiak izanik, hango mendi malkartsuetan harrapa zitzaten. Kolore barzinokoak dira edo bertako abeltzainek diotenez, "barreatua". Badira, nahiz eta portzentaia txikiagoan, azalera beltz, gaztain-kolorekoak eta zuriak. Ez daukate batere ezproirik. Irisa hur-kolorekoa da eta trufaren kolorea, berriz, beltza. Ile motzekoak dira (1-3 zm. bitartekoak), ilea gogorra, laua eta zuzen bereko hazkuntza duelarik. Arrek 58,66 zm.ko garaiera dute batazbeste bizkar-gurutzean eta emeek 55,94 zm. Sexu-dimorfismo nabarmena daukate. Animalia hauek subhipermetrikoak, mesozefalikoak eta longilineoak dira. Ohitura da hilabete betetzen duenean belarriak moztea. Hala ere, Bizkaiko eskualde eder horretan oso ohitura sustraitua da behi montxinak horrelako txakurren laguntzaz harrapatzea. Hori, urritik abendura bitartean gertatzen da, "octubrada" izenekoetan. Eskualde horretako alderdi bakoitzak bere berezitasunak ditu behiak harrapatzeko moduari dagokionez eta hala bada, Karrantzan oinez joaten dira abeltzainak baina Turtziozen zaldiz joan ohi dira. 1997an Enkarterrietako Billanoaren Klub Nazionala eratu dute.
    Hirurogeigarren hamarkadaren erdialdera arte bi txakur mota erabiltzen zen eskualde honetan Montxina behiak harrapatzeko.
Macho de la raza Villano de las Encartaciones         Macho de la raza Villano de las
         Encartaciones

Lehenengo eta behin Billanoek hartzen zuten esku, azalera iluneko txakur gidariak, gaur egungoak baino txikiagoak eta abeltzainek nahi zuten burua taldetik bereizten zutena, alegia. Helburua hurbil zegoenean, Alanoak askatzen zituzten. Alanoak desagertuta daude gaur egun eta horiek izan ziren arraza entzutetsu horetako azkenak. Alanoak Billanoak baino askoz ere astunagoak ziren eta brakizefaloagoak ere bai. Horiexek harrapatzen zuten zezena edo burua. Baina abeltzainen ustez bazen eragozpenik bi arraza hauekin batera lan egiteko. Alde batetik, lehengo billanoak ez ziren txakur harrapakariak eta beraz ezin zituzten behiak harrapatu. Alanoek, berriz, ezin zuten ganadua bereizi eta behiak alde eginez gero jarraitu egin behar zioten, baina hain ahalmen gutxi zuten birikietan, buru hezurraren egitura zela eta, ezen azkenean gehienetan porrot egiten baitzuen harrapaketak. Hala bada, hirurogeigarren hamarkadan gurutzatzen hasi ziren bi txakur mota hauek eta ondorioa aurrekoen birtuteak jaso dituen Enkarterrietako Billanoa izan zen.