TXAKUR ARRAZAK
DESKRIBAPENA
|
| Arratoi txakurra da,
Enkarterrietakoa. "Ateko" txakur erabili izan ohi dira, azkarrak baitira
ezezagunak datozela oharrarazteko. Txikiak eta izaera onekoak izanik, oso estimu handian
dauzkate laguntza txakur gisa. BESTE ZENBAIT TXAKUR ARRAZA Euskaldunak oso ehizazaleak izanik, izan dira Patxon eta Billanoez gain jarduera horretan aritu diren beste zenbait txakur arraza ere, nahiz eta arraza gisa ez duten garrantzi handiegirik izan. Alde batetik, hor dugu Euskal edo Iparraldeko Sabuesoa. Arraza horren jatorria Kantabria eta Nafarroaren artean zegoen, eta sonarik handiena lortu zutena Arabako iparraldekoak izan ziren. |
Basurdea ehiztatzeko erabiltzen ziren batez ere eta Espainiar sabuesoa baino longilineoagoak eta belarri handiagokoak ziren. Bazen, beste alde batetik, nahiz eta hain ezaguna izan ez eta informazio gutxiago eduki horri buruz, Txakur txinberoa. Bilbotarrek Txinbo txoriak harrapatzeko erabiltzen zituzten XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran. Hortik etorri zaie txinbero goitizena Diego Lopez de Harok sortutako hiriko biztanleei. Euskal arrantzaleek eta balearen arrantzan ibiltzen zirenek oso gogoko zuten aurreko mendeetan Urtxakurra. Amarratze lanetan, arratoiak untzietan harrapatzen, sareetatik ihes egiten zuten arrainak harrapatzen eta era horretako lanak betetzen omen zituen. Gainera, lagun ona zen halako bidaia luzeetarako |